XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Odol-amoniakoaren kontzentrazioa intentsitate altuko ariketan zehar adeninako nukleotidoen degradazioaren adierazgarritzat jo daiteke.

Izan ere, giharrean ATPren hidrolisi mailak prozesu oxidatzaile edo anaerobikoen (glukolisi anaerobikoa eta PKr-ren puskaketa) bitarteko ADPren birfosforilazio maila gainditzen duenean, ATPren birsintesia miokinasaren erreakzioaren bitartez gertatzen da, eta AMPren ekoizpena ematen da.

Ondoren, AMP purinako nukleotidoen zikloaren lehenengo erreakzioan (hau da, adenilato desaminasaren erreakzioan) desaminatuta gerta daiteke, adeninako nukleotidoen edukiaren hustuketa eta IMP eta amoniakoaren ekoizpena eraginez (Lowenstein 1990; Sahlin eta Broberg 1990; Tullson eta Terjung 1990; Tullson eta Terjung 1991).

Ikerlan honetan eta beste zenbait ikerlanetan (Birch eta lank. 1994; Earnest eta lank. 1998; Greenhaff eta lank. 1993; Myburgh eta lank. 1996; Peyrebrune eta lank. 1998) Kr-ren irensketaren ondoren aurkitutako ariketa-ondoko odol-amoniakoaren kontzentrazio murriztuek ADPtik ATPren formazio maila areagotu bat iradoki egiten dute, adeninako nukleotidoen degradazio txikiago bat ahalbidetuz.

Kreatinaren gehigarriaren irensketaren bidez lortutako gihar-PKr-ren edukiaren igoerak ADPren birfosforilazio areagotu hau adieraziko luke.

Dena dela, aurkikuntza hau aintzakotzat hartu baino lehen, II. Ikerlan honetako 50 m-ko lasterketan plazeboa irentsi zuen taldean ariketa-ondoko odol-amoniakoaren kontzentrazio gutxituta aurkitu zela ere aipatu beharra dago.

III. Ikeranean burututako SETren ondoren neurtu ziren odol-amoniakoaren kontzentrazioaren balioak 21. Irudian agertzen dira.

Balio hauek gehigarria hartu ondoren jaitsi ziren, bai KREATINA taldean (119,5 + 44,8 umol-1ampsup1;-tik, 81,1 + 17,6 umol-1ampsup1;-ra, P amplt; 0,05) eta baita PLAZEBO taldean ere (103,1 + 27,9 umol-1ampsup1;-tik, 66,0 + 17,0 umol-1ampsup1;-ra, pamplt;0,01).